Ertzaintzak inkomunikaturik izan dituen euskal herritarrak torturatu ditu

| 31 comentarios | Sin trackbacks

tortura.jpgAmnistiaren Aldeko Mugimendua

Asier Badiola: Atxiloketa unean eskuburdinak jarri eta bortizkeria handiz bultza egiten diote saihetsean kolpea hartzen duelarik. Horrek bi pitzadura eragiten dizkio saihetsetan. Komisarian mediku forentseak ikusten du eta bere aginduz ospitalera eramaten dute. Ospitalean esaten diote bi pitzadurez gain ziurrenik kartilagoa ere mugitua duela. Atxiloketa aldian har ditzan medikamentuak ematen dizkiete Ertzainei medikuek. Komisarian ez dizkiote ematen dagozkion medikamentuak. Alderantziz, saihetsetan kolpatzen dute, sekulako mina eragiten diotelarik. Komisarian berriz mediku forentseak ikusten duenean berriz ospitalera eramateko agintzen du.

- Etengabe abokaturik gabeko galdeketak egiten dizkiote. Jatekoa ematen diote (pasta), beraien artean el suero de la verdad deitzen diotelarik ematen diotenari. Ondoren paretan marrazki bizidun antzekoak ikusten ditu, sabaia eroriko dela iruditzen zaio eta hotza eta beroa tartekatzen sentitzen ditu.
- Etengabe mehatxatzen dute haurdun dagoen bere bikotearekin eta bai aurrez duten umearekin ere. Presio gogorrak jasaten ditu.
- Sekulako mina pasa duela dio, eta psikologikoki oso gogorra izan dela jasandakoa.
- Epailearen aurrean salatzen ditu jasandako tratu txarrak.

Xeber Uribe:

- Atxiloketako ia denbora guztia lepoa beheraka duela egotera behartzen dute, ondorioz kontraktura muskularra izaten duelarik. Ospitalera eramaten dute.
- Etengabe galdeketak egiten dizkiote abokaturik gabe, sekulako presioak eragiten dizkiote eta mehatxatu egiten dute bere senideekin.
- Argia piztuta du etengabe eta ez diote atseden hartzen uzten.
- Epailearen aurrean salatzen ditu jasandako tratu txarrak.

Urtza Alkorta:

- Atxiloketako ia denbora guztia lepoa beheraka duela egotera behartzen dute, ondorioz kontraktura muskularra izaten duelarik. Ospitalera eramaten dute.
- Ez diote uzten lorik egiten. Etengabe galdeketak egiten dizkiote abokaturik gabe, senideekin mehatxatuz. Uneoroko zaratak eta oihuak eragiten dizkiote, ez diotelarik atseden hartzen uzten.
- Guardia Zibilaren eskuetan utziko dutela mehatxu egiten diote.
- Epailearen aurrean salatzen ditu jasandako torturak.

Zunbeltz Bedialauneta:

- Kolpeak ematen dizkiote buruan eta belarrian eskua zabalduta. Belarri batean kolpatzen duten bitartean bestean sekulako zaratak eta oihuak botatzen dizkiote.
- Etengabe galdekatu dute abokaturik gabe.
- Mehatxu asko egiten dizkiete senideekin, bere bikotea atxilotu zutela, ez duela berriz ikusiko...
- Argia piztuta eduki diote etengabe, ez diote utzi lo egiten.
- Bere umearen argazkiak erakutsi dizkiote mehatxu egiten zioten bitartean.
- Epailearen aurrean salatu du jasandako tratua.

Sin trackbacks

URL de TrackBack: http://www.izaronews.info/cgi-bin/mt/mt-tb.cgi/804

31 comentarios

Hoy hace 30 años que los del BVE asesinaron a Yolanda González. Y seguimos igual. A los vascos irredentos, caña. Como no tienen suficiente con el ejército, la policía, los jueces, los medios de comunicación... pues tortura y GAL. Por cierto, al alcalde Azkuna se le ha olvidado decir unas palabras a cuenta de Yolanda en su homenaje a las víctimas, y que yo recuerde, era de Deusto.

1. Los forenses no pueden callarse. 2. Los médicos del hospital no pueden callarse. 3.El ararteko no puede callarse. 4.Nadie puede callarse.4. Arzalluz no puede callarse

Dirudienez, Guardia Zibilak baditu Ertzaintzan ikasle aurreratuak... Ala ere hau ez da gauza berria, "aldaketa" famatuarekin agertutakoa. Azpaldiz ezagutzen dira atxilotuak jasotako tratu txarrak Ertzaintzaren menpe egonik. Arkautek benetazko "gorroto eskola" bihurtu da ezker abertzalearen aurka. Tiro ta guzti egin ohi dute entrenamenduetan presoen argazkien kontra.

ZIPAIORIK EZ!!

Bai txinbo...beste "batzuk"..argazkien kontrako tiroak ez dituzte egiten..pertsonen kontrakoak baizik..
ala popatikan majo..hemen zipaioak beste batzuk dira....

Bai txinbo...beste "batzuk"..argazkien kontrako tiroak ez dituzte egiten..pertsonen kontrakoak baizik..
ala popatikan majo..hemen zipaioak beste batzuk dira....

Konparatzen didazu estatu baten zerbitzariak talde armatu batekin?
Eta dirudienez ez dakizu zein zipaio hitzaren esanahia.
Hoa zu zeu popatik hartzera, españolazo!

PIB: Ados en todo, salvo que el ararteko se calla porque no se trata de actitudes homófobas ni de nada que le pueda dar réditos.


No tengo ninguna duda que Aralar rompera el pacto municipal que tiene con el PSE en Donosti.A ellos nunca se les ocurriria gobernar con un partido que no respete todos los derechos humanos.

Jon Abril ha convocado rueda de prensa para esta tarde,segun rumores la empezara diciendo "A dia de hoy no hay condiciones para gobernar con el PSE".

Tratu txarrak, arkauten egindako tiro saioak, beti berdin, betikoa esaten dozue, gauza berririk ez daude zeuen mezuetan. Bakeari buruz ez dozue ezebe esaten... Ba dirudi batzuk Arkauteko Ikastegian sartzeko baimena lortu dutela, "txibato" soldata jasotzeko izango da, ostean ea nola explikatu ahal dute tiroko saioak ikusi dituztela. Pena ematen dozue, pena haundia, nik be pena haundi daukat salatzen dozuen egoera kontutan arturik. Ondarruko Ertzainetxean 100 kiloko lehergailua ipini eta gero, pena hartu behar dut zeuen manualaren lehenengo artikulua osotzea gura izan dozuelako. Artikulua derrigorrez osotu behar da, ete honek atxiloketak jasan eta ondoren derrigorrez torturak salatzeko behartzen ditu terrorista honieei. Gero informerik ez daude, epaileak ez dau ezer egiten, fiskala bez, Arartekoa ere ez, denak erositak daude zeuek izan barik, dena dago ustelduta, zeuen mundua izan ezik. Zuekaz ez goaz inora, askatasunaren bidaia egiteko soberan zaude. Drogak eta puterioa zeuen munduko balore bakarrak dira. Zeuekin inora ere ez, hiltzaileak, puteroak, drogadiktoak, alperrak eta sujeto pasiboak zarete. Naska ematen dozue eta zeuen mezua amaitu da, gero eta gutxiago zarete, eta zeuen militantzia zorionez amaitzen ari da. Geratzen zarienon enzefalugramaren formea bistan dago. Gora Euzkadi faszista barik. Zeuok Frankoren itxurea txikitu dozue urte gitxiagoetan. Ez dozue gerorik, ezta ez dozue gure gainera. Amaitzeko gauza bat, ez nekien homofoboak zinetela ere bai. Mugimendu feministek eta kontutan hartzeko esaera...

Uste dut informazioa ez duzula irakurri. Medikuek esan dute saihetsetan lesioak zituztela. Bai, zipaioek eramandako medikuaren informeak dio hori.
Askotan hitzegiten duzue torturak salatzeko esaten duen manualaren inguruan, baina nik ez dut inoiz ikusi eta ez Rubalcaba ez inork, ez du erakutsi. Gomendatzen dizut Xabier Makazagak toruraren inguruan idatzitako liburua.
Beraz lasai egon zaitez lagun, ezker abertzalea gero eta gutxiago badira zu lo egin lasai, zure poltrona ez baitu inork ikutuko. Dena dela ez dira horren gutxi Ondarrun azkenengo udal hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu bazute. Eta Francotaz hitzagiten duzunez, nik ere horren antza hartzen dio Ondarruko egungo gestarari Francokin, zeinek aukeratu ditu ba?

Ez dautset piperrik ere usten. Dana gezurra.

Bizkaitar honek erabiltzen dituen argudioak bai direla "de manual español"...
Torturak ez dira existitzen, atxilotuen faltsukeri maltzurrak baino bezterik ez dira. ETA erakundeak droga salmenta ta puterioarekin nahastu nahi dozu. Nahiko galduta zabiltza: horretaz obe dakitenek zipaioak berak dire. Ondo gogoratzen dut 2006-en Trapagarango putetxe batean Guardia Zibilak antolatutako 'OPERACIÓN ALEPO'taz... Bi ertzain atxilotu zituzten 120 'speed' kiloekin. Bi urte geroago bezte bat arrapatu zuten bere lankideek Meatzaldean. Askok ezagutzen dogu nola Castro-Urdialesen bizitzen diren ertzain ugari droga salerosketan implikatuak dagozen. Askenik, baieztatzen dozu ezker abertzalekoak gero eta gutxiago direla. Horixe bera adierazten dute RuGALcaba ta Rudolf Aresek. Etorkizunean isladatuko da nork zuen arrazoia. Nortzuk ziren benetazko abertzaleak ta nortzuk herri honen saltzaileak.

Ta bai, tiro saio xelebre hori askok ikusi dogu INTERNETEN, beitu zu zeu:
http://www.youtube.com/watch?v=qyFDYdWI9sg

Me ha emocionado Jon Abril.Acompañado por la plana mayor de Aralar ha dicho que rompen toda relacion con el partido que controla Arkaute.Que no pueden quedar impasibles mientras se tortura,que hay unos minimos imprescindibles para hacer politica con ellos,que en un futuro quien sabe,pero mientras no se respeten los derechos humanos de todos los ciudadanos vascos Aralar rompe relaciones con el PSE.

No esperaba menos,asi conseguiremos que la tortura no quede inmune.

Si a los novatos les hacen "El cucharón"...que no les harán a esos chavales! Zipaioak...sois lo contrario de lo que creíamos que ibais a ser. Torturadores!

Ertzaintza "policía del pueblo". JA-JA!!

Gómez de Segurak diño txarto irakurri dudala dagoen informazioa atxiloketak direla eta. Nik orain arte agertu den informazioa ondo eta asko irakurri dudala pentsetan dut, eta hau dela eta galdera bat egingo nioke Gómez de Segurari. Gaur arte atxilotuak inkomunikazio egoeraren barruen daude, eta hau dela eta, jakin nahi nuke zelan irakurri dozuen forenseen txostenak, zeuen abokatuek oraindik ezin dira lanean jarri, inkomunikazio egoera abokatuek ofiziozkoak izatea behartzen du eta, eta beste aldetik, atxilotuak inkomunikatutek bal din ba dagoz oraindik, orduan nondik atera dozue zeuek ateratzen dozuen gauzak. Guzurre utsa. Txinbori esango nioke bilboko kale ospetsu batean orain dela urte batzuk, askotxoak egia esateko, ETAk protagonista zela honelako esaerak tabernetan ipinten zituztelako, "1 er aviso", "2ª aviso". Hirugarren abisorik ez zegoen, hirugarrenean lehergailua zegon. Txapitxeoaren kontran beti ibili garenok, gehienok behintzat, beste alde batetara begiratzen gendun orduan, baina lehen egindakoa kontutan arturik, zelan justifikatu ahal dozue erakundearen barruan, konsumitzea, eta operazio honetan agertu denez, batzuk be, trafikatzea. Zuk apuntetan dozu Ertzain batzuek Castron trapitxeatxen dutela, eta egon direla Ertzainaren barruen drogen araberaz atxilotuak. Noski, egon dira eta atxilotuak izan dira, legeak esaten duen moduen. Baina zeuok, ez dozue etxe barruan dagoen zikinkeririk garbizen? Eta beste aldetik, Castrotik ibiltea posten nau, ba dirudi Euskal Herritik kanpo mundua esistitzen dala eta irteten zarela, Espainara ere bai, baino extranjeroan egon ez gero, zergaitik ez zara auzartzen hain argi ikusten dozun txapitxeoak, ertzainen txapitxeoak salatzen? Ertzainengan dekozuen amodioa kontutan eulkin ez gero, ezin dotzut sinistu ez dozula salatu. Hori bai, igual salatu duzu erakundearen barnean eta egoera aprobetxatu daurien eurek be txapitxeoa egiteko. Galdetu zer pasau den Gipuzkoako kostaldean betidanik, ea nork trapitxeatu duten batera, politika alde utzita. Torturea salatzen dozue, Miguel Angel Blancorena, Jose Maria Aldaiarena... sekuestratutak egon diren torturea salatzen dozuela ulertu nahi nuke. Eta batzuk kontatu dute pasautako torturea baina lehenengo izenaren pertsonea torturea pasau ta gero aukerarik ez zun eulkin kontetako bez. Eta erahildako guztien eskubideek non daude? Zeuon gudariek kartzeletan daude bizirik, baina erakundean erahil dituzten pertsonen eskubideak non daude? Ondarruan indarra eulkingo dozue, Artaunen be, baino hirietan behera zoazie, herri handietan be, eta egoerari lotuta zoazie, beherantza zorionez. Demokrata abertzaleok zuetaz askatu behar gara eta zeutaz ahiztu. Zeuk poderean egon eta gero inoiz ikusitako diktadura ezagutuko genduko, eta dekozuten baloreak kontutan eulkin ez gero, anarkia komedia bat bezala geratuko zen, anarkia inimaginable biziko gendu zeukaz. Amitzeko Makazaga horrek ezker abertzaleko idazlea da? Ez dot uste, zeuok gomendatzen dozuen liburuak zelan izango dira zeuon militanteak idatzitakoak. Eta Txinbori gauza bat, ez dot ikusten Ertzaintzaren ikurrarik zuk ipinitako bideoan. Igual gura barik izan da Ertzaintzagaz egin dozun erlazioa. Gora Euzkadi askatuta!!!

Zuk bai ez dakizula zein den "zipaio " hitzaren esan nahia...badakizu zeinen kontra altzatu ziren zipaioek Indian??...ufff...a ze exkaxia zurea...
Ta bai..ezin dira konparatu..bi gauza desberdinak dira..ta zure borrero horiek..zaborra baino ez dira..euskal herriaren benetako minbizia..zeuen "abanguardia politikoa..
Herri honen gehiengo nabarmena "zerbitzari " horien aldekoa da, ta bestalde gutxiengo batek baino ez dezue defendatzen zuen "abanguardia" hori
ta "españolazo" zure ama dotorea izango da..zikin hori..

Lehendabizi, Bizkaitarra, adieraztea dekogun informazioa Haizea Ziluaga ta Alfontso Zenon abokatuen partez jaso dugula. Haiek bai izan dute kontaktua atxilotuekin, inkomunikazioa bukatu ta gero. Beste aldetik, baieztatzen dozu azken operazio honetan nabarmendu dela atxilotutako norbaitek droga salmentan zebillela. Horixe da poliziaren "bertsio ofiziala". Zeuk torturen salaketa zinezten ez dozun moduan, nik ez dot zinezten ertzainek leporatutako salakuntza. Denborak argituko du ea zer den egia ta zer gezurra...

Castroko kontuaz zera esan nahi nuke: Trapagarango operazio famatu horretan hango guardia zibilek jardu behar zuten, zeren hamen Ertzainak ez zuen ezebez egiten ta Castroko droga salerosketa gehiengoa Ezkerraldera bideratuta zegolako. Hori ez da gauza berria, hortxe gertatzen dena "vox populi" bait da. Ta eskatzen nauzu neuri poliziarengana jutea salaketa hori egitera? Burutik jota al zaude?? Gipuzkoako kostaldean betidanik gertatutako "txapitxeoa" (negozio galanta) aipatzen dozu... Gehienok oroitzen gera nola Intxaurrondoko kasernatik kontrolatzen zan hango droga trafikoa (Estatuaren baimenaz). Buruan dekogu Guardia Zibiliak burubelarri sartuta dagola "txapitxeo" horietan. Ta espero dozu ni haiengana bideratzea salaketa egitera? Pentsa bitan!!

Esaten dozu ere euskal preso politikoek, gutxienez, jaso dituzten torturak salatu ahal dituztela. Galdeiozu Mikel Zabaltza, Josu Zabala, Gurutze Iantzi edota Jon Antzari! Hortxe dituzu ere Joxi Zabala ta Joxean Lasaren adibideak...

Askenik. Noski ez direla ikusten Ertzaintzaren ikurrik bideo hortan. ¡¡Ez dira hain memeloak!! Baina gauza batzuk argi daude: argazki horiek Lizartzako udaletxetik hartu zituzten Regina Otaola babezten zuten ertzainek. Ala gertatu ez bazen, uste al dozu zakarrontzi batera bota zituztela edota eskuinmuturreko lagun batzuei oparitu zietela??


ZIPAIORIK EZ!!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!

Txinbok ederki ondo erantzuten dizu hemen goian. Baina hori argumento bikaina, bideokoak ez dira zipaioak ez direlako berien sinboloak agertzen jajajaja! Baina ahatutzen duzu argazki horiek zipaiek Lizartzako udaletxetik kendu zituztela. Ez dago ikusi nahi duena baino itsuagorik...

Txinbok ederki ondo erantzuten dizu hemen goian. Baina hori argumento bikaina, bideokoak ez dira zipaioak ez direlako berien sinboloak agertzen jajajaja! Baina ahatutzen duzu argazki horiek zipaiek Lizartzako udaletxetik kendu zituztela. Ez dago ikusi nahi duena baino itsuagorik...

Bizkaitarrari.

Txinbok ederki ondo erantzuten dizu hemen goian. Baina hori argumento bikaina, bideokoak ez dira zipaioak ez direlako berien sinboloak agertzen jajajaja! Baina ahatutzen duzu argazki horiek zipaiek Lizartzako udaletxetik kendu zituztela. Ez dago ikusi nahi duena baino itsuagorik...

Aitorri:

Wikipediatik kopiatuta: Posteriormente, en el Imperio Británico, se conocía como cipayo (que los ingleses también escribieron como sepoy) a un nativo de la India reclutado como soldado al servicio del poder europeo, normalmente del Reino Unido, pero también extendido su uso a los ejércitos coloniales de Francia y Portugal.

Arrazoia duzu Zipaioa izateko bertako izan behar eta ertzainkideak normalean espainol hutsak dira, zu bezala, Errioxa edo Kantabriakoak.

Ezin dira konparau “zuzenbidezko estatu bat eta talde armatu. Zuzenbidezkoa komatxo artean, zuzenbidearen barruan baldin badagi torturatzea, jendea jipoitzea etab.

Benga Aitor españolazo, goraintziak zure amari ere, lan ederra izan behar du seme zipaio bat izatea...

No es la primera vez que oímos prćaticas de tortura por parte de la Ertzaintza. Existen más de 300 testimonios parecidos a este. Sí es la primera vez, en cambio, que en esta página se recoge el testimonio completo. ¿Por qué?

Txinbok ederki ondo erantzuten dizu hemen goian. Baina hori argumentu bikaina, bideokoak ez dira zipaioak ez direlako beraien sinboloak agertzen jajajaja! Baina ahazten duzu argazki horiek zipaioek Lizartzako udaletxetik kendu zituztela. Ez dago ikusi nahi duena baino itsuagorik...

¡impresionante¡ Se aplican los mismos protocolos que antes. La detención es exquisita (les preguntan si han comido bien y todo). Uno intenta tirarse por la ventana y la Secretaria lo hace constar (tambien torturadora). Los forenses..¡torturadores¡... La que se queja al Ararteko resulta que tambien es de ETA y la detienen (¡muy objetiva la señora¡. Mi duda es ¿simplemente por que han perdido el poder ahora se tortura?... ¿no habiamos quedado en que la operación se inicia con Balza (¿tambien torturador?). Es que lo que pica un poco es que la Ertaintza ahora SI cumple con su papel deteniendo a terroristas?. ¿A quien creeis que vais a engañar?.

ayss makako...Wikipedia tontoetzat eginiko enziklopedia merkea....klaro..liburuak irakurtzea eta ikertzea...asko suposatzen du zu bezalako astokillo batentzako..ufff..ez dago zer eginik zu bezalako zaborrarekin...erderaz esaten duten bezalaxe "de viktoria en viktoria hasta la derrota final "..
zeu zea hemen españolazo bakarra txikitxo..baina lasai..zeu jarraitu holantxe..
ahhh..nik behintzat familia giputza,baztandar ta bizkaitar dauket...ta zeuk makako?..ala por ahi koreano..

Lasai Aitor, honiek euskaldunak, betakoak, deritzote "Alfontso" Zenon"eri, betiko Alfonso Cenon-i, "Antton Odoloste"-ri, betiko Antonio Morcillo-ri, eta heuren Paco con "k" guztiei, heuren hiztegian "el castizo nombre de Paco" ez dakit ze herri eta mende euskaldunetik dator eta. Topauko daurie argumentoren bat justifikatzeko, ez kekatu. Ertzain guztiak kantabroak eta errioxarrak dira. Heurek ez. Ba da ez ba da hemerotekan begiradatxo bat botetan ba dogu, nora joango jatzu zure teoría Gómez de Segura? Abizen horregaz argi dago zure jatorria Aitorrena baino hurbilago dozu Espainetik. Ez horregaitik izan behar da gauza txarra, leku guztitatik aberastu behar gara, tu zu Espainia alboan dekozu. Ikusi eta ikasi ikusten dozuzen gauz honak ea zerbait aprobetxetan dozun.
Txinbok diño bideoaren ikurren falta argi dagoela zergaitik den, bai, argi ikusi dut, postura ez-profesional horiek dudan jartzen gaitu egileen prozedentzia, herri honetan, bideoak batzuk bakarrik egiten dutela kontutan harturik ziur asko betikoak egin dute ertzainei deskalifikatzeko. Ez dotzut sinis behar, Castroko drogen asunto bezalan. Gero esaten dozu Gipuuzkoako kostaldean gertatutakoa Intxaurrondon daukala erlazio bakarra. Nik beste bertsio fuerteago bat entzun dut. Informe batek zerbait esaten zuen, horreri buruz, informe ospetsu bat. Denborak emongo gaitu erantzuna, baina hauxe zoritxarrez beranduago etorriko gaitu.
Amaitzeko Zabaltza ta Lasa aipatzen dituzuz, eta beste batzuk be. Zorritzarrez desagertu horien batzuk orain dela denbora asko falta ziren. Gaizki dago, egia da. Beste batzuk, orain dela gutxi desagertu dira, baina hipotesiak bi dira. Bata zuk esandakoa. Bestea ba dakizu zein... Pertur-en kasua gogoan dekogu oraindik. Denborak esango deuzku zer gertatu zen... falta diren guztiegaz.

Oindiño "ofizialki" iñork ez daki zer gertatu zan Perturrekin. Orduko espainiar gerra zikiñarekin kooperatu zuen italiar neofaszista batek, Angelo Izzo, dio Bartzelonatik urbil dagoen 'La Frábrica' izeneko masia baten lurperatu zutela (torturatu ostean) etakide bat urte haietan. Kontuan izanik emondako datak, etakide horrek derrigorrez Moreno Bergaretxe izan behar zuen.

Ala ere, zuri bost axola zer gertatu zen Pertur edota Jon Antzarekin, ETAk erasotzeko balio ez badira argudio hoiek... RuGALcabak bezala esan ahal zenuke Antzak Karibean dagola ("dónde está Curro"-ren antza) ETAren diruek gustora gastatzen ron ta emakueetan (betiko kontuek).

Arkauteko bideoaz ezer gutxi esan leieke. Kartel hoiek Lizartzako udaletxetik atera zituzten ertzainek ta Arkauten amaitu ziran. Kitto. Lotsa emoten bazaizu zeuen "zerbitzari publiko"-en jarduerak ez da nire arazoa. Ezeztatu zazu egi gordiña nahi dozun moduan.

Ta utzi zazue bakean Gómez de Segurari. Ez al dakizue Segurak ("abertzales de boquilla") gipuzkoar goiherriko herrixka bat dela?? Gómez de Segura abizena izatea García de Andoain bezalakoxea da. Baina, hala ta guztiz ere, segurazki zeuentzat (xenofobo utzak) komeniagoa da Basagoiti edota Iturgaiz batek izatea alboan Juan Paredes Manot bat baino. Burutik jota zaudete...

GORA HERRIA!!

Bideoa zuretzako deritzozun egia, beti gezurre ta argumentorik zaude. Arkauten agertutakoa, bai...
Perturren bertsinoa zuri ta niri inporta gaitu, nire egia jakiteko eta zuri inoiz be ez jakiteko. Oraindik italarriegaz zabizie, galdetu Iparralden ta arinago argituko dozu kasua.
Joan Antzarena, arrazoia dozu, ez dit axola zuen dirue gastetan ba dabil, holan ba da hobeto, aprobetxau dezan ron eta emakumeek dastatzen...
Geografian ondo nabil, abizenetan be bai, ta Gómez-en erabakia ez dakit zergaitik izan den, ziur asko abertzale abizen bat delako.
Amaitzeko nik nire zerbitzari publikoetaz, ERTZAINTETAZ, arro nago. Zuk ez dut uste hain arro zaudenik zure gudarien jarreraz, behintzan, gaurko eramaten duten jarreraz. Esan egia, ezaidazu hala ba den. Eta azkenik, eulkin ezazu errespetu apur bat eta ez zikindu García de Andoain, abizena, horrek Euzkadiren gaitik bizia emano zuen inori hil egin barik. Amen zeuentzako. Gora Euzkadi Askatuta! Gora Euzkadi inposaketa barik! Gora Euzkadi bakean! Gora Euzkadi mafia barik! ETA kanpora!!!!!!!!!!!!!d

Badakit nor zan García de Andoainek, Ertzaintzako Ekintza taldearen burua ta EAJ-ko zerbitzuen "iturgin" ospetsua... Berak zaukan kargutik ondo ezagutzen zituen GALen jarduketak Euskal Herrian. Ala ere, ez zuen atzamarrik mugitu egoera hori aldatzeko.

Esanguratsua da ETAk hil zuen lehen ertzaina espainiar militar bat izana, Carlos Díaz Arcocha. Ta are gehiago gorputz polizial horren enbrioia zana, 'berroziek', beren lehen agerraldi publikoa Gernikako Batzarran egitea Herri Batasuneko hautagaiek handik bortizki ateratzeko espainiar erregea ofenditu ez zezaten.

Gauzek ez dire hainbeste aldadu, azken fiñean. Segurazki txarragora joan da egoera.



Escribir un comentario

Comentarios recientes

  • Txinbo: Badakit nor zan García de Andoainek, Ertzaintzako Ekintza taldearen burua más
  • BIZKAITARRA: Bideoa zuretzako deritzozun egia, beti gezurre ta argumentorik zaude. Arkauten más
  • Txinbo: Oindiño "ofizialki" iñork ez daki zer gertatu zan Perturrekin. Orduko más
  • BIZKAITARRA: Lasai Aitor, honiek euskaldunak, betakoak, deritzote "Alfontso" Zenon"eri, betiko Alfonso más
  • aitor: ayss makako...Wikipedia tontoetzat eginiko enziklopedia merkea....klaro..liburuak irakurtzea eta ikertzea...asko suposatzen más

Julio 2010

Dom Lun Mar Mié Jue Vie Sáb
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31