Beñi Agirre.- euskara irakaslea
Abenduaren 3an, euskararen egunean, irrati-zapin egiten aritu nintzen Donostiatik Bilbora eta itzuliko auto-bidaian. Hedabide batean baino gehiagotan eman zituzten gaiari buruzko elkarrizketa eta iritzi artikuluen irakurketaldiak eta behin baino gehiagotan entzun nituen ondorengo ideia honen inguruko baieztapenak: Hizkuntza ezin da inposaketaren bidez zabaldu.
Hasteko, baieztapen hori ez da egia, ez du oinarri zientifikorik, asko izan baitira berezko hizkuntza izan eta inposizio bidez desagerrarazi eta ordezkatuak izan direnak. Horretan, maisuak izan dira espainiarrak, frantsesak, ingelesak..., bestela, ulertezina da Amerika osoan, Afrikan, Asian hizkuntza hauek ofizialak, eta askotan bakarrak, izatea. Hizkuntza bat inposa daiteke eta inperioko hizkuntza arrakastaz ezar daiteke, batzuetan tokikoa desagerraraziz eta beste batzuetan ez. Hau, bistan da, horrela gertatu izan da, zientifikoa da.
Hasierako baieztapenarekin euskara ezin dela inposatu esan nahi baldin bada, ez nago ados: ahal da, baina ez da egiten. Espainiera eta frantsesa erabiltzea ez da inoiz ez debekatua ezta zigortua ere izan Euskal Herrian, euskara, ordea, bai, anitzetan gainera. Estatu espainiar eta frantsesek inposa lezakete euskara, katalaniera..., baina ez dute egiten, gaztelania-frantsesa derrigortzen digute, besteak desagertaraztea lortu ez badute ere.
"Hizkuntza ezin da inposaketaren bidez zabaldu" esaten denean hori gaur egun ezinezkoa dela eta bide egokiena ez dela esan nahi baldin bada, ados! Batetik, ezinezkoa delako euskal (Autonomi Erkidegoa, Nafar Gobernua, Basque departamentua...) instituzioek ezer derrigortzea gainean dituen Estatu aparatuen baimenik gabe; eta bestetik, ahal izan denean ere, egin ez dugulako. Euskara ez da inon, inoiz inposatu. Guztiz osasungarria eta demokratikoa litzateke frantsesa eta gaztelania bere hizkuntzatzat duten estatuek ere beraiena soilik inposatzeari uko egitea.
Ameriketako indigenei galdetu beharko diogu hizkuntza, erlijio eta kulturaren inposaketari buruz. Euskarak derrigorra izan behar du Euskal Herrian! Alemanian alemana den bezalaxe eta Frantzian frantzesa.
Todos sufrimos en Euskal Herria imposiciones seculares... que nos nos hacen menores, sino minorizados. Nunca podremos quitarnos de nuestra mente el axioma de Nebrija en la primera gramática castellana: "Porque siempre ha sido la lengua compañera del imperio", y detrás de todas esas historias de españoletes fanáticos está esta actitud. Ha desaparecido el imperio español exterior, pero la mentalidad imperialista está en el subsuelo de la ideología subyacente del coelctivo de los españoles que se dicen "no nacionalistas" o cuando los ridículos progres afirman que ellos son universales...